XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sentidu honetan, behin baino gehiagotan, idatziko du Rikardok politika taldeen konfesionalismoa aztertzerakoan.

Gainera, gizonak kreatzaile behar du izan beti, hautatzeko gai, bere buruaren jabe, munduan zehar bere etxean bezala ibiliko dena.

Benetako kultura, gizona bide honetan jartzen duena izanen da, ez besterik.

KULTURA.

Guztiok dakigu hitzaren bidez elkar ulertzea gero eta nekezagoa dela.

Ez kuriosidadez, baizik hitzaren funtsa zehazki ezagutu nahiz, hitz hori nork, noiz eta non esan duen jakin behar dugu.

Honela, nork daki zer esan nahi den bakearekin?.

Zer biolentziarekin?.

Zer erreboluzioarekin, sozialismoarekin, ordenuarekin?.

Zer, azkenik, kulturarekin?.

Hitz hauetako bakoitzak, mundu oso bat du barnean.

Eta lehen, mundu hori, gutxi edo asko, kolore batekoa baldin bazen, gaur mila kolore desberdin ditu.

Bestalde, gure kontsumoko gizartean, mintzaira klitxe bihurtu da, nominalismo hutsa.

Publizidadean garbi ikusten da.

Hitz biribil batzuk guztion ahotan dabiltza, baina ez dakigu zer adierazten duten ere.

Halere, hitzari gaurkotasuna eta jakintza-kutsua eman behar zaionez....

Hau da gure gizartearen seinale garbia: zer esaten den jakitea maiteago dugula, esakuntza horren egia ezagutzea baino.

Kulturak zer adierazten duen aztertzerakoan, oztopo hauek denak topatu ditut.

Kulturak askatuko zaitu irakurriko diozu bati.

Marcuse batek bere Kultur und gesellschaft I horretan kultura goitik behera errebisatuko dizu.